Blaitu Kluba, euskararen erabilera hauspotzeko ikus-entzunezko ekimena.
2023-2024 ikasturtean sortu zuten Blaitu Kluba
Orereta Ikastolan, LHko eta DBHko hainbat ikaslerekin eratuta. Helburu
nagusia da ikastolako komunitatean euskararen erabilera hauspotzea eta
horretarako ikus-entzunezko edukiak sortu eta grabatzen dituzte, HH, LH
eta DBHko ikasleek eta euren familiek ikus ditzaten.
Iñaki Zapirain eta Jon Alustiza dira Blaitu Klubaren arduradunetako bi
eta ekimenaren nondik norakoak kontatu dizkigute Enpresarean TB-ren atal
honetan.
|