Kaixo, lagun:
Mezu honen bidez Bai Euskarari Sarien ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. 2023ko ekainaren 14an izango da, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian.
Askotan haizea kontra izanda ere, beraien egunerokoan euskara txertatu eta, gainera, inguruan eragiten duten hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez.
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten ere ekitaldi berezia izatea espero dugu zuen presentziarekin. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa izango dugu, ohi bezala.
Etorriko zarela baieztatzeko eman izena beheko estekan sartuta. |