2024an hainbat proiektu ezberdinetan aritu gara lanean, euskaraz eroso
aritzeko espazio, proiektu eta tresnak eskainiz lan munduko eragile
ezberdinei: Bai Euskarari ziurtagiriaren segimendua eta hedapena,
Elkarrengandik Ikasiz Solasaldiak, Bai Euskarari Sariak, Enpresarean
Azoka, Lazarraga Sariak, Lansarean lan-ataria eta beste hainbat proiektu eta ekimenetan murgilduta pasa dugu urtea.
Mila esker urte osoan modu batera edo bestera gurekin elkarlanean aritu
zareten enpresa, elkarte, erakunde eta norbanako guztioi.
Lan eta bizi euskaraz!
|