Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean adimen artifizialaren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu zen, horri buruz asko dakiten adituekin. Gaiak alderdi ugari ditu, eta erronka handia izan zen guztiei heltzea. Horregatik, lan munduaren etorkizunaren inguruan hausnartu zuten eta adimen artifizialarekin Euskal Herriko enpresetan eta lan munduan zer egiten ari diren ezagutu zen urrriaren 24an, Hernaniko Orona Ideon.
|