Emankorra izan dugu 2022a Bai Euskarari Elkartean. Bai Euskarari ziurtagiriaren segimendua eta hedapena, Euskara Langai jardunaldia, Bai Euskarari Sariak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, Enpresarean Azoka, Lazarraga Sariak eta beste hainbat proiektu
eta ekimenetan murgilduta pasa dugu urtea. Horiez guztiez gain, elkartearen Gogoeta Estrategikoa ere egin dugu eta 2025era begirako norabidea zehaztu dugu, Euskal Herriko lan munduan euskararen erabilera areagotuko dela eragiteko.
Mila esker urte osoan modu batera edo bestera gurekin elkarlanean aritu zareten enpresa, elkarte, erakunde eta norbanako guztioi.
Egiten eta eragiten dugulako gara!
|