Egiten eta eragiten dugulako gara! Horixe da aurtengo
Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu dugun leloa. Arlo
sozioekonomikoan euskara sustatzeko eragiten duten hiru entitate saritu
eta eredu bihurtu nahi ditugu sari banaketan.
Bai
Euskarari Ziurtagiriak lehen aldiz banatu ziren leku berera itzuliko
gara aurten, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean, hain zuzen
ere. Eta lehengo garaiak berreskuratzen hasita, sari banaketaren
ondorengo mokadutxoa ere berreskuratuko dugu aurten.
- Ekainak 23
- 13:30
- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen egoitza nagusia, Donostia (ikusi mapan)
Zeintzuk izango dira aurtengo hiru saridunak? Eman izena beheko estekan eta ez galdu ekitaldia.
|